Search

Zango azpiratzailez lurrez lur igarotako
greziar erraldoi lotsagabea ez bezala,
hemen, itsas urak garbitutako sartaldeko ateetan
emakume ahaltsu bat jaikiko da, argi-zuzia eskuan.
Sugarra da tximista gatibua; Erbesteratuen Ama
du izena. Bere eskuak, itsasargiaren antzera,
dizdizka egiten dio ongi-etorri munduari; begirada gozoak
bi zubik besarkatutako hiri-portuak ditu jagoten.
“Gorde, Mundu Zaharra, joandako garaien historia handiosoa!”
aldarrikatzen du, ezpainak isil. “Emazkidazu behartsua, nekatua,
libre arnastu nahian pilatutako aldrak,
zure kosta gainezkatuetatik jaurtitako hondarrak.
Bidal itzazu nigana zokoratuak, ekar ditzala ekaitzak nigana.
Urregorrizko atearen gainean piztu dut neure argia!”